ie20073a

 

WIKIPEDIA

Page history last edited by Anonymous 2 yrs ago

ATZERA

 

 

GARAPEN KOGNITIBOA.

 

Adina eta ezugarriak

 

 

 

0-1 URTE

Jaiotakoan [erreflexu] batzuk ditu; hartzeko, zurgatzeko... hauen bidez ikasten hasiko da.

Hasieran objektu distiratsuak, kontrasteak, mugimenduak, koloreak eta soinuak gustatzen zaizkio.

[Estimulu] horiek amarengandik edota zaintzen duen pertsonarengatik datorkio. Denbora asko pasatzen du horiei begira; begien distira, aurpegiaren itxura, ilearekiko kontrastea, buruaren, begien eta ahoaren mugimendua...

Modu horretan, bere inguruko estimuluen bidez, ikasi egiten du eta bere adimena garatu. Munduarekiko erlazioa bere zentzumenen eta mugimenduaren bidez mantentzen du. Bere ekintzen ondorioz ohartzen da, nahiak garatzen ditu eta bere buru eskemak koordinatzen ditu.

 

 

1-2 URTE

Egindako ekintzak nahita burutzen ditu eta egoera ezberdinez primeran konturatzen da.

Egin nahi duena lortzen ez badu, berriz saiatzen da.

Bistan ez dituen objektu eta pertsonetan pentsatzen du eta ikusten ez dituen ereduak imitatzen hasten da.

[Jolas sinbolikoan] jolasten hasten da.

 

 

2-3 URTE

Ingurukoen [rolak] hartuz jolastea asko gustatzen zaio eta sentimenduak azalerazten ditu.

[Funtzio sinbolikoa] eta [jolas sinbolikoa] agertzen direnean, haurrari oraindik kostatzen zaio errealitatea eta fantasia bereiztea. Pentsamendua garatzeko, berak sortutako «errealitate»ko ideiak erabiltzen ditu.

 

 

3-6 URTE

Garapen kognitiboaren eboluzioa eta [deszentrazio-prozesua] aldi berean gertatzen dira.

3 urteko haurrak begiak estaltzen ditu eskuekin, horrela inork ikusiko ez duelakoan

4 urteko haurra ezkutatu egiten da, bere bila dabilen laguna ez ikusteko moduko leku batean

5 urteko haurra gai da erabat ezkutatzeko.

Zentratzea eta atzeraezintasuna direla eta, haurrak arrazoibide ilogikoa erabiltzen du, harentzat guztiz erreala da eta. Adibidez: arreba duen mutil bati arrebarik ote duen galdetuz gero, baietz erantzungo du berehala; aldiz, arreba horrek anaiarik ote duen galdetuta, ezetz erantzungo digu.

Apurka-apurka, haurrak, hazteaz batera, erabateko [egozentrismoa] baztertzen duen neurrian, identitateak eta funtzioak ulertzeko gaitasuna garatzen du: gauza batzuek, itxuraz edo tamainaz aldatu arren, gauza bera izaten jarraitzen dutela ulertzen du; eta bi gertakariren arteko oinarrizko erlazioez jabetzen da. [Pentsamendu logiko-matematikoa] garatzen ari dela adierazten du horrek.

 

kanpo loturak

 

hik hasi 

lanbide ekimena

 

barne loturak

 

Haur Hezkuntza

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.